Portada

Loreen inbentarioa irudiduna

Aladjidi, Virginie Traducción: Pla, Oihan
PAMIELA EDITORIAL
09 / 2025
9788491724384
Euskera
Tamaina Handia
NV
última semana
Álbumes ilustrados

Sinopsis

Gida ilustratu atsegin eta zehatza, loreen mundu harrigarrian barneratzeko. «Loreen inbentarioa (irudiduna)» izeneko honen orrialdeak kolorefesta bat dira, eta, 62 lore motaren eskutik, mundu guztian zehar eramanen gaitu bidaian: Hego Afrikako eskualdeetatik Indonesiako Sumatra uharteraino, Europako belardietan barrena. Lore basati nahiz landatuak modu originalean sailkatuta daude, kolorearen arabera, errazago aurkitzeko, eta lamina bakoitzean espezie bat edo bi ageri dira, izen arrunta eta zientifikoa adierazita, baita altuera eta loraldia noiz den ere. Horrekin batera, deskribapen labur batean zenbait gai lantzen dira, hala nola jatorria, sendabelar gisa duten erabilera, bitxikeria zenbait eta kontserbazio-egoerari buruzko ohartarazpenak. Bilduma honetako liburu guztietan bezala, Emmanuelle Tchoukrielen ilustrazioak zehatzak eta errealistak dira, garai bateko landakoadernoen gisan. Loreekin batera, xehetasun batzuk handiagotuta erakusten dira; besteak beste, sustraiak, petaloak, haziak eta inguruko beste biztanle batzuk: intsektuak, anfibioak, hegaztiak eta belarjaleak, esaterako.